REAL SOCIEDAD 1-2 UD TABURIENTE

Estropezu

Belar hockeyko gure taldeak bat eta bi du gaur goizean Bera Beran UD Taburienteren aurka. Kanpokoak askoz hobeto sartu dira partidara eta hiru minututan garaipena bideratu dute Andrea Varelaren eta Andrea Guerraren golei esker. Hortik aurrera, txuri-urdinen nagusitasuna nabarmena izan da eta bigarren laurdenean Emilia Garciak aldea murriztea lortu du.

Donostiarrek saiatzen jarraitu dute amaierara arte, baina ez dute asmatu. Hori bai, kanariarrek ere partida erabakita utzi ahal izan dute pare bat kontraerasoetan. Txuri-urdinek estropezu egin eta jardunaldi bikoitz hau Bera Beran porrot batekin amaitu dute. Neurketa honen ostean, bederatzigarren postuan jarraitzen dute. Datorren astean Atletic Terrassa HC taldea bisitatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!