SANSE 0-2 GRANADA CF

Estropezu

Vídeo

Sansek 0-2 galdu du Zubieta Estadioan Granadaren aurka, lehen minutuek baldintzatu duten norgehiagoka batean.

Gonzalo Petitek aurretik jarri ditu andaluziarrak lehen minutuan, eskuadratik sartu den jaurtiketa baten bidez, eta, handik gutxira, Manu Lamak aldea handitu du buruz, korner baten ostean. Txuri-urdinak erreakzionatzen saiatu dira, Mikel Rodriguezen gora joan den burukada batekin. Ochieng ere era berean saiatu da eta, hurrengo jokaldian, Lucak ondo gelditu duen buruz burukoa bat izan du.

Aldageletatik igaro ostean, kanpokoak hobeto atera dira eta bigarren zatiko hasiera kontrolatu du. Álex Solak aukera ona izan du area kanpotik, baina Fragak segurtasun handiarekin erantzun du. Txuri-urdinen aldetik, Carbonellek urrutitik egindako jaurtiketa batekin zortea probatu du, baina jaurtiketa desbideratuta atera da. Azken txanpan, donostiarrek aldea murriztu ahal izan dute Jakesen burukada oso on bati esker, baina Lucak geldiketa bikain batekin erantzun du.

Porrota gure bigarren taldearentzat, nahiz eta ondo lehiatu hasieratik maldan gora jarri den neurketa batean. Hurrengo astean Almeriaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo bolada on berri bati hasiera emateko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Dadie (J. Gorosabel, min. 82), Beitia (kap.), Kita, Agote (Garro, min. 67), Carbonell, Aguirre (Eceizabarrena, min. 67), M. Rodríguez (G. Gorosabel, min. 77), Díaz (Astiazaran, min. 46), Ochieng eta Mariezkurrena.

Granada CF: Luca, Oscar, Lama, L. Williams, Diallo, M. Trigueros (kap.), Izan (R. Alcaraz, min. 74), Hormigo (P. Alemañ, min. 70), A. Sola (Rodelas, min. 74), B. Diocou (Pablo S., min. 46) eta Petit (R. Zinebi, min. 81).

Golak: 0-1: Petit, min. 1; 0-2: Lama, min. 5.

Epailea: Eder Mallo. Txartel horia atera die etxeko Díaz, Dadie, Carbonell, Agote eta G. Gorosabeli eta kanpoko B. Diocou, Izan, Hormigo, Pablo S. eta Petiti.

Ikusle kopurua: 1.916 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!