Real C-k 3-2 galdu du arratsalde honetan Garmenpiden Lagun Onak tadearen aurka, bigarren zatiaren luzapenan erabaki den norgehiagokan. Lehen zatian abantaila lortu du etxeko taldeak Unax Odriozolaren eskutik. Txuri-urdinek abagune gutxi izan dituzte eta ez dute arrisku argirik sortu atsedenaldira iritsi aurretik.
Aldageletatik igaro ostean, donostiarrek aurrerapausoa eman dute. Larrañagak partida berdintzea lortu du eta, hamar minutu geroago, Adjabengek aurretik jarri du gure hirugarren taldea. Hala ere, garaipena gertu zegoela zirudienean, azpeitiarrek berdinketa lortu dute luzapenean Peñagarikanoren golari esker eta, bi minutu beranduago, Jon Sorazuk markagailua irauli du penaltiz. Porrot krudela txuri-urdinentzat. Hurrengo jardunaldian Zubietan Pasaiaren aurka garaipena bidera itzultzea bilatuko dute.
Fitxa teknikoa:
CD Lagun Onak: Bastida (kap.), Leunda, Ucín, Galarza, Leiza, Aristi, Unax (Uria, min. 49), Llorente, Jauregi (Alberdi, min. 79), Petxarroman (Peñagarikano, min. 79) eta Sorazu.
Real C: Tompa, Peral, Segurola (kap.), Letamendia (Larralde, min. 67), Larrañaga, Sáenz, D. López (Samuyiwa, min. 89), Elcano (Arana, min. 67), Nebreda (Shuaib, min. 78), Adjabeng (Uranga, min. 89) eta Garitaonaindia.
Golak: 1-0: Unax, min. 20; 1-1: Larrañaga, min. 70; 1-2: Adjabneg, min. 82; 2-2: Peñagarikano, min. 90+6; 3-2: Sorazu (pen.), min. 90+8.
Epailea: Jon Elorza. Txartel horia atera die etxeko Jauregi, Llorente, Petxarroman, Uria, Galaraza eta Sorazuri eta kanpoko Sáenz, Elcano, D. López eta Shuaibi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin