REAL SOCIEDAD 2-2 UD ALMERIA

Estropezu

Vídeo

Realak bi puntu ihes egiten utzi ditu gaur gauean UD Almeriaren aurka Reale Arenan berdindu ostean. Une oro kontrolatuta zegoen norgehiagoka bat jokaldi batean desagertu da azken minutuetan. Sari txikia lortutakoa.

Hasieratik agindu du Realak neurketan, eta geldikako jokaldietan pare bat aukera izan ditu aurrea hartzeko, baina ez du lortu. Andaluziarrek ez dute ia arriskurik sortu, baina jokaldi bakan batean, Traoreri izan litekeen falta batean, Embarbak ederki aprobetxatu du Remiro behetik gaindituz. Imanolen taldeak berehala erreakzionatu du; izan ere, hurrengo jokaldian, Galanen erdiraketa on batean, Beckerrek bere lehen gola sartu du Reale Arenan, oinarekin oso erremate zaila eginda. Gol bikaina neurketa berdintzeko. Gipuzkoarrek oso minutu onak izan dituzte golaren ostean eta, apur bat gehiago asmatuz gero, abantailarekin joango ziren atsedenaldira. Beckerrek eta Oyarzabalek bigarrena izan dute, baina ezin izan dute bukatu eta Zubimendik, taldeko jokaldi eder baten ondoren, baloia langara bidali du. Gainera, Barreneren beste aukera argi bat, zutoin ondotik kanpora joan dena.

Bigarren zatiak txuri-urdinen nagusitasuna indartu besterik ez du egin, Oyarzabalek sartutako bigarren golarekin. Aurrelariak Beckerren bolea bat sareratu du. Txuri-urdinek ez dute emaitza arriskuan ikusi baina, ia arauzko denbora beteta, epaileak Zubeldia kanporatuz Almeriako taldearen aldeko penaltia adierazi du. Embarbak gola sartu du berdinketa jartzeko eta hor amaitu da partida.

Puntu eta emaitza garratza irabaztea merezi izan duen eta gehiago ez asmatzeak garaipena lortzea galarazi dion talde batentzat. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Javi Galán, Zubimendi, Merino, Zakharyan (Pacheco, min.89), Barrene (Turrientes, min.70), Becker (Take, min.70) eta Oyarzabal (cap)(André Silva, min.78).

UD Almería: Maximiano, Pubill, Chumi, Edgar, Bruno Langa, Lopy (Baba, min.75), Robertone (kap), Jonathan Viera, Luka (Ramazani, min.46), Embarba eta Leo Baptistao (Lozano, min.79).

Golak: 0-1: Embarba, min.30. 1-1: Becker, min.32. 2-2: Embarba (pen.), min.88.

Epailea: Diaz de Mera. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand eta Zubimendiri eta kanpoko Luka eta Ramazaniri. Igor Zubeldiari txartel gorria atera dio 88.minutuan.

Asistentzia: 26.520 espectadores.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!