REAL SOCIEDAD – VALENCIA CF (21:00)

Estutzen jarraitu

Ondo merezitako atsedenaldiaren ondoren, Reale Arenara itzultzen da txapelketa. Gaur hasiko dugun denboraldiaren tarteak 2021aren amaierara arte eramango gaitu. Hurrengo asteetan, familia txuri-urdinak futboleko gau handiei aurre egingo die, Errege Koparen hasierarekin eta UEFA Europa Leagueko multzoen fasearen amaierarekin LaLigarekin batera.


Partiden rally honetako lehen harria Valencia CF da. Che taldeak berreraikitze aldi batean jarraitzen du, Soler, Gomez, Diakhaby, Guedes edo Musahren gaztetasuna Gaya, Gabriel, Foulquier edo Cillessenen beteranotasunarekin uztartuz, denboraldiak aurrera egin ahala fruituak emango dituen konbinazioa. Azken denboraldiak ez dira errazak izan Mestallan, baina futbolak erakutsi du proiektuei jarraipena ematea arrakasta izaten duen errezeta dela.


Jose Bordalasek zuzentzen dituen taldeek beti izan dute defentsa-ordena eta aurkarien erasoko bertuteak deuseztatzeko abilezia. Salbuespen gutxi batzuetan izan ezik, Sevilla, Bartzelona edo Real Betisen aurkako porrotak kasu, valentziarrek oso lehiakorrak direla erakutsi dute. Horren erakusgarri, Atletico de Madriden aurkako maila bikaina, luzapenean bi gol sartzea lortu baitzuten ligako txapeldunaren aurka, edo Villarrealen aurkako garaipen sendoa.


Zubietan ideia finko bat dago, gogor mantendu olatuan puntuak hirunaka batzen jarraitzeko. Begirada altxatzea eta etorkizunean pentsatzeak hurrengo konpromisoaren fokua galtzea eragin dezake. Bide onean dago taldea, mantentzea edo hobetzea da helburua. Bueltan da Reala. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!