Sanse 3-0 CD Calahorra

Etxean indartsu

Vídeo

Sansek garaipena lortu du gaur arratsaldean Zubietan CD Calahorraren aurka 3-0 irabazita. Donostiarrak, nagusi neurketan, ez dute hutsik egiten talde errioxarraren aurka eta sailkapenaren goiko aldean mantentzen dituzten hiru puntu eskuratu dituzte.

Txuri-urdinak aurkaria baino hobeto aritu dira neurketako lehen berrogeita bost minutuetan. Partidako lehena Magunak izan du, eta Martinezek arazorik gabe urrundu du. Sanse saiatzen jarraitu da, baina beraien jaurtiketak ez dute fruiturik izan. Lehen zatiaren erdialdean Saenzek aukera argia izan du; hala ere, bere jaurtiketa kanpora joan da. Handik gutxira, Olasagastik ireki du markagailua. Martinen ezkerkada areaz kanpotik aurkariaren atezainak urrundu du eta aldaratzea ederki aprobetxatu du erdilari txuri-urdinak. Gure filialak goian estutzen jarraitu dute, alboetatik hainbat iritsierarekin. Atsedenaldira joan aurreko azken minutuetan, talde bisitaria Marreroren atea gainditzen saiatu da, baina ez dute horretarako zorterik izan.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Martinek markagailua handitu du. Aurrelari txuri-urdina ondo moldatu da area barruan eta ez du huts egin jaurtiketa gurutzatuarekin. Sergio Franciscoren mutilek saiatzen jarraitu dira eta handik gutxira hirugarrena heldu da. Martinek area ertzetik jaurti du, aurkariaren atezainak penalti puntura desbideratu du eta Magunazelaiak ez du barkatu aldea handitzeko. Donostiarrek beste aukera batzuk izan dituzte, baina bat ere ez da sartu bisitarien atean. Txuri-urdinek, askoz gehiago izan dira eta ez diote aukerarik eman CD Calahorrari.

Gure filialak hiru puntuak lortu ditu etxean, bigarren zatiko lehen minutuetan erabakita utzi duten lehia batean. Taldearen dinamika onak eta ate aurrean asmatzeak goiko postuetan sendotzen ditu. Datorren astean CE Sabadell hartuko dute. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa

Sanse: Marrero, Carbonell (Gabilondo, min.77), Arambarri(kap.), Cantero, Zoilo, Gorrotxategi (Garrido, min.77), Olasagasti (Balda, min. 67), Magunazelaia, Marín, Martín (Kortajarena, min.61) eta Martón (Agirre, min. 67).

CD Calahorra: Martínez (kap.), López (Calvillo, min.59), Zubiri, Rojas, Kortazar, Vidorreta, Gil, Saenz (Pascu, min.59), Ibarrondo (Jiménez, min.84), D. Fernández (Pata, min. 75) eta Baselga (Arias, min. 84).

Golak: 1-0 Olasagasti, min. 24; 2-0 Martín, 46; 3-0 Magunazelaia, min. 52.

Epailea: Pardeiro Puente. Etxeko Arambarri eta Kortajarenari, eta kanpoko Rojasi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!