REAL SOCIEDAD - GRANADA CF (IGANDEA 12:00)

Etxeko azkena

Reala Granada CF taldearen aurka neurtuko da etxean jokatuko den denboraldiko azken partidan. Neurketa igandean jokatuko da, 12:00etatik aurrera, Zubietako José Luis Orbegozo zelaian.

Txuri-urdinek bolada txarra eten zuten Espanyolen aurkako garaipen sendoaren ondoren, eta bide beretik jarraitu nahi dute denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko. Sentimenduz beteriko partida izango da, hasieran Ane Etxezarretari urrezko eta distirazko domina emango baitzaio klub honetan 10 urtez egindako ibilbideagatik. Zubieta ahalik eta zapore onenarekin agurtu nahi dute, baina horretarako Granada CF garaitu beharko dute. Entrenatzaileak, Sánchez Verak, adierazi zuen bezala, “sentitu eta gozatu behar dugu... Granada denboraldi bikaina egiten ari da. Erasoan indartsu aritu da eta partida oso parekatua izango da”.

Partida amaitzean, zaleek datorren denboraldian jarraituko ez duten jokalariei agur esan ahal izango diete, beraz, Zubietako azken partidara etortzera animatzen zaituztegu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!