SANSE 1-0 REAL ZARAGOZA´

Estreinaldi ezin hobea

Vídeo

Sansek modu ezin hobean hasi du bere ibilaldia Bigarren Mailan Real Zaragoza bezalako talde historiko bati bat eta huts irabazi ostean gaur arratsaldean Anoetan. Txuri-urdinek neurketa paregabea jokatu dute hiru puntuak eramateko Bigarren Mailako estreinaldian.

Norgehiagokaren hasiera oso lehiatua izan da eta bi taldeak aurkariaren areara arriskuarekin hurbiltzen saiatu dira. Txuri-urdinen lehen aukera Gorosabelen eskutik iritsi da, baina bere jaurtiketa Adrián Rodriguezek kornerrera desbideratu du. Handik gutxira, Ochiengek erdiraketa bikaina jarri du baina Mariezkurrena ezin izan da gutxigatik iritsi. Donostiarrak nagusi izaten ari ziren, eta, azken txanpan, aurretik jarri dira markagailuan, Ochiengek Gorosabelen sakoneko pase bikain bat baselina zoragarri batekin amaitu ostean. Bat eta hutsekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek defentsan lan handia egiten jarraitu dute eta bigarren gola sartzeko kontraerasoren bat bilatzen saiatu dira. Bestalde, aragoiarrek aurrerapausoa eman dute berdinketaren bila eta horretarako hainbat aukera argi izan dituzte, hala nola Soberonen falta bat, zutoinetik gertu joan dena. Azken minutuetan, kanpokoek gora egin dute, baina gure filialak eraso guztiei eutsi die merezimenduzko hiru puntu lortzeko.

Estreinaldi ezin hobea Sanserena zilarrezko mailan. Txuri-urdinek garaipen bikaina lortu dute ligako talderik indartsuenetako baten aurka 90 minutuetan zehar esfortzu izugarria egin ostean. Datorren igandean hasiera on honi jarraipena ematen saiatuko dira La Rosaledan Malagaren aurka. Hau da bidea. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia, P. Rodríguez (kap.) (Kita, min. 69), Agote, Carbonell, M. Rodríguez (Lebarbier, min. 63), Gorosabel (Astiazaran, min. 84), Ochieng (Eceizabarrena, min. 84), Mariezkurrena (Carrera, min. 63) eta Orobengoa.

Real Zaragoza: A. Rodríguez, J. Sebastián, Pomares, Radovanović (Iván M.P., min. 56), Tasende, Francho (kap.), Raúl Guti, Paulino (Baždar, min. 88), Aketxe (Pau Sans, min. 71), Sebas Moyano, eta Dani Gómez (M. Soberón, min. 56).

Gola: 1-0: Ochieng, min. 35.

Epailea: Miguel González Díaz. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Rodríguez, Mariezkurrena, Gorosabel eta Carbonelli eta kanpoko Moyano eta Radovanovici.

Ikusle kopurua: 6.318 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!