Gaur arratsaldean Getafe CF hartuko dugu Anoetan. Txuri-urdinak sendo agertu dira beren zaleen aurrean azken jardunaldietan eta gure etxea gotorleku bat bihurtzea helburu nagusietako bat da geratzen diren jardunaldi hauetan. Taldeak behar duen erregulartasuna eskuratzea ezinbestekoa da sailkapenean aurrera egiteko eta hori talde urdina garaituaz hasi behar da.
Arerioa denboraldi bikaina osatzen ari da bere Lehen Mailako itzulerakoan. Taularen erdialdean kokatuak, Jose Bordalasenek ez dute helburua arriskuan izan. Getaferen egoera onaren gako nagusienetariko bat defentsa sendoa da. Gol gutxien jaso dituen LaLiga Santanderreko hirugarren taldea da, Atletico de Madrid eta FC Barcelonaren atzetik 26 golekin. Taldekideek atzealdean egiten duten lan ona Jorge Molina eta Angel Rodriguez aurrelari esperientziadunek borobiltzen dute.
Estatistikek diote Getafe ez dela garaitzeko arerio erraza izango. Realak abiadura eta zehaztasun handiarekin mugitu behar izango du baloia ondo kokatuak egongo diren lerro madrildarrak gainditzeko. Lortuz gero, garaipena gertuago egongo da. Azken trenak ezin du ihes egin. Aurrera mutilak!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin