Reala, azkenean, Reale Arenara itzuliko da. Hilabete osoa iparraldetik hegoaldera zelai guztietan lehiatu ondoren, LaLigan eta Errege Kopan garaipenak lortuz, Imanol Alguacilen mutilak etxera itzuliko dira zaleei poztasuna ematen jarraitzeko gogo sendoarekin.
Rayo Vallecano izango da aurkaria gaur eguerdian. Franciskoren mutilak ez dira jaitsiera postuetatik erabat aldendu eta gure feudoari eraso eginez ezustekoa ematen saiatuko dira. Aurreko denboraldiekin alderatuta aldaketa gutxi izan dituen talde batekin, madrildarrek borroka grinarekin egingo diote aurre gaurko lehiari.
Joan den astearteko gauak zorion-ajea utzi du, eta horrek motibazio berezia eman die errealistei. Hiru lehiaketetan lehiatzen jarraitzea hautatutako gutxi batzuek esan dezakete, eta gu horietako bat gara. Gaur etxera itzuliko gara eta guztion artean dena emango dugu garaipen berri bat lortzeko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin