BURGOS CF – SANSE (LARUNBATA, 18:30)

Etxetik kanpo estreinatu

Sanse larunbatean itzuliko da lehiara, SD Huescaren aurkako partida bertan behera geratu ostean. Txuri-urdinek El Plantion jokatuko dute Burgosen aurka, bi astez jarraian jokatu ezinda egon ondoren. Andorraren aurkako garaipenaren ondoren, gure bigarren taldeak sentsazio on horiei jarraipena eman eta lehen puntuak lortu nahi ditu Anoetatik urrun.

Burgostarrak, bere aldetik, seigarrenak dira, playoff postuetan, aurreko jardunaldian Cadiz mendean hartu eta gero, ordura arte LaLiga Hypermotioneko liderra zena. Urteak daramatzate zilarrezko kategorian finkatuta eta aurten beste pauso bat eman nahi dute eta zailena lortzeko borrokatu: Lehen Mailara igotzea. Etxetik kanpoko lehen puntuen bila. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!