REAL SOCIEDAD - RB LEIPZIG (18:45)

Europa buruan, denok bat

Leipzigeko bataila handia jokatu eta zazpi egunera, Realak UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetarako txartela izango du jokoan Reale Arenan. Joaneko partidak argi eta garbi utzi zuen bi taldeen maila. Alemaniarrek, Champions Leagueko talde batek, ezin izan zituzten gainditu kanporaketa irekita izateko helburua lortu zuten txuri-urdinak.


Asteburuko emaitzen ondorioz, taldeak dinamika desberdinetan iristen dira, baina iragana pasa da. Imanolen mutilek badakite zaleekin zorretan daudela eta dena emango dute Europako txapelketan bizirik jarraitzeko. Gure aurkariaren maila dela eta denok gure bertsiorik onena eman beharko dugu. Haiek berdearen gainean eta gu harmailetatik.


Gaur finala da, irabazi egin behar da. Europan zehar amets egiten jarraitu edo esnatu, ez dago beste irtenbiderik. Taldearentzako eskakizuna maximoa da, ezin da hutsik egin. Gure etxean jokatzen dugu eta ez dago abantaila handiagorik zureak hasierako txistutik bukaeraraino zure alde egotea. Nahi genuen tokian gaude eta horregatik borrokatu gara. Elkarrekin lortuko dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!