Galatasaray 1-2 Real Sociedad

Europar garaipenak

Vídeo

2003/04. Denboraldian Realak Champions League txapelketa jokatu zuen. Eta irailaren 30ean maila handiko partida jokatu zuen Galatasarayren aurka. Donostiarrek lehen gola lortu zuten. Nihatek jokaldi ezin hobea burutu zuen eta Kovacevic lehena sartu zuen. Aldiz, turkiarrek jokoaren nagusitasuna lortu zuten eta aukerak izan zituzten partida berdintzeko. Bigarren zatian Sukurrek neurketa berdindu zuen, baina hogei minutu falta zirenean Xabi Alonsoren burukadak, korner bat errematatuz, txuri-urdinen garaipena erabaki zuen.

Bestalde, 1987ko irailaren 30ean Realak Slask Wroclaw taldea kanporatu zuen Errekopan itzuleko partida 0-2 irabazi ostean. Golak azken ordu laurdenean iritsi ziren. Loren eta Begiristain izan ziren golegileak.

Azkenik, gaur 24 urte betetzen dira Atotxan jokatutako azken Europako txapelketa bateko partidatik. Neurketa berezia izan zen. Ez zen partida kontinental gehiago egongo gure zelai maitatuan. 1992ko irailaren 30ean Realak Atotxan Vitoria de Guimaraes portugaldar taldea jaso zuen UEFA Kopako lehen kanporaketako itzuleko partidan. Joanekoan emaitza 3-0ekoa izan zen portugaldarrentzat, zailtasun handia ipiniz kanporaketa gainditzeari. Reala mirariaren bila joan zen hasieratik. Bosgarren minutuan Kodrori gol bat balio gabe utzi zioten, zazpian Lumbrerasek gola egin zuen eta 24ean Fuentesek bi eta hutsekoa ipini zuen markagailuan. Gauzak ezin izan ziren hobeto hasi baina kanpotarrek atzekaldean jokalariak pilatzen hasi ziren eta nahiz eta Realak amaiera arte borroka egin, ez zen gai izan kanporaketari buelta emateko. Atotxako zelaik mitikoak, Liverpool, Celtic, Hamburgo edo Inter bezalako taldeak pasatutakoa, agur esaten zion Europari. Ezin izan zuen bere historia kontinentala beste balentria handi batekin itxi. Baina horrek ez zuen txartu zale guztiek gau bikain guzti horen buruz duten oroitzapen ahaztezina. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!