Reala Gipuzkoatik irtengo da udan Europa mailako bi aurkariri bisita egiteko datorren denboraldia prestatzeko.
Txuri-urdinek, Zubietako lan gogorra osatze aldera, Borussia Mönchengladbach taldeari egingo diote bisita uztailaren 23an 15: 00etan Borussia Parken. Talde alemaniarra, Bundesligako hamargarrena, Champions Leagueko ohikoa izan da azken denboraldietan eta Sommer, Ginter, Thuram edo Embolo bezalako jokalariak ditu bere taldean.
Bigarren bidaia britainiar lurretara izango da, non Imanol Alguacilen mutilek Premier League txapelketara igo berri den AFC Bournemothen aurka neurtuko dituzten indarrak. Realak Vitality Stadiuma bisitatuko du uztailaren 30ean, 15: 00etatik aurrera (bertako ordua). Bertan, beste urrats bat emango dute prestaketan, besteak beste, 29 gol sartu dituen Dominic Solankeren aurka jokatuz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin