DERBIAN

Euskaraldiarekin bat

Igandeko derbia eszenatoki ezin hobea izango da Euskaraldiari, euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimenduari, balioa emateko eta bultzatzeko. Aurten laugarren edizioa ospatuko da, maiatzaren 15etik 25era. Ariketaren helburua hizkuntza ohiturak aldatzea da -euskaraz gehiago hitz egiteko- eta gure inertziak astintzea hizkuntza aukeratzerakoan. Kontua da euskara ulertzen dutenen hizkuntza-ohiturak aldatzea, euskararen mesedetan.

Hori dela eta, Reale Arenako derbiaren atarian, bi taldeak, batera, berdegunean egongo dira Euskaraldiaren aldeko pankarta batekin, duela aste batzuk nesken taldeak SD Eibarren aurka jokatutako partidan egin zen bezala. Baloia martxan jarri baino minutu batzuk lehenago, Gero Axular dantza taldeak, 10 eta 16 urte bitarteko ehun dantzarik osatutakoak, Euskaraldiaren abestia eta ereserki txuri-urdina dantzatuko ditu zelai erdian. Igandean jokatuko dugun partidarako atariko ezin hobea izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!