Sansek denboraldiaurreko beste lagunarteko bat jokatu du gaur arratsaldean SD Huescaren aurka. Txuri-urdinek 0-2 galdu dute oso parekatu eta nagusitasun argirik gabeko neurketa batean. Bertan, talde aragoiarrak bere aukerak baliatzen jakin du garaipena eskuratzeko.
Donostiarrak indartsu zelairatu dira eta partidaren lehen minutuetan ekimena bere gain hartu dute, lehen arrisku aukerak sortuz. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala, norgehiagoka parekatu egin da eta bi taldeetako batek ere ez du bere jokoa nagusitzea lortu. 22. minutuan, kanpoko taldea markagailuan aurrea hartu du Armeroren golari esker. Atsedenaldira iritsi aurretik, Soroetak aukera oso argia izan du neurketa berdintzeko, baina langak gola eragotzi du.
Aldageletatik bueltan, Sansek aurrerapausoa eman du eta markagailua berdintzeko hainbat aukera sortu ditu, baina ez du golaren saria aurkitu. Aldiz, kanpokoek euren planteamendua baliatzen jakin dute eta, korner batean landutako bigarren jokaldi batean, Tresacok talde hueskarrek abantaila handitu dute. Txuri-urdinak amaierara arte saiatu diren arren, markagailua ez da gehiago mugitu eta neurketa kanpokoen garaipenarekin amaitu da.
Denboraldiaurreko beste hitzordu batean galdu dute txuri-urdinek, baina taldeak minutuak eta sentsazioak pilatzen jarraitu du denboraldi hasierari begira. Udako azken lagunartekoa datorren larunbatean jokatuko dute, Real Zaragozaren aurka Ibercaja Estadioan (19:30).
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga (Folgado, min 77), Garro (Isasa, min 61), Ayo (Larrañaga, min 67), Calderón (Ropero, min 61), Kita (Astiazaran, min 51), Agote (Arana, min 67), Oleaga (Carbonell, min 61), Eceizabarrena (Telletxea, min 67), Gorosabel ([Adjabeng, min. 51 (Nebreda, min. 89)], Mariezkurrena (kap.) (Ezkerra, min 61) eta Soroeta (Osazuwa, min 67).
SD Huesca: Álvaro, Marc Aznar, Djetei, Ale Calvo, Salva, Sielva (kap.), Gorostidi, Collado, Diego Gómez, Luismi eta Armero. Bigarren zatiko hamaikakoa: Gazzaniga, V. García, Q. Fornos, Fita, I. Rodríguez, Jimmy, Escario, Pascu, Tresaco, Agus Juárez eta Sergi Enrich.
Golak: 0-1: Armero, min. 22; 0-2: Tresaco, min 58.
Epailea: Iosu Galech. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Gorostidiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin