PASAIA KE 2-1 REAL C

Ez da iristen

Real C-k gol bakar batengatik galdu du gaur goizean Pasaiaren aurka jokatutako derbian. Lehenengo zatia parekatua izan da, txuri-urdinen baloiaren jabetza etxekoen kontraerasoekin tartekatuz. Horietako batean Pasaiaren gola iritsi da, Aratzek area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Gure hirugarren taldeak saiatzen jarraitu du eta azkenean saiakera horiek saria izan dute Karrikaren golarekin, atsedenaldira iritsi baino lehen, etxekoen hutsegite baten ondorioz.

Sergio Franciscoren mutilak garaipenaren bila joan dira bigarren zatian eta hainbat aukera izan dituzte helburua lortzeko. Argiena Sanchezek izan du, baina Olasak atepetik atera du baloia. Etxekoek estutu egin dute azken minutuetan eta baloi geldiko jokaldi batean, Bernalek, buruz, bigarren gola sartu du. Lau jaurdunaldi hauetan txuri-urdinek bi puntu lortu dituzte. Ez da oraindik garaipena iritsi. Hurrengo jardunaldian Zubietatik kanpo berriro ere. Gipuzkoarrek Gernikari bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Pasaia KE: Aitor, Altuna (Ibai, min. 13), Olasa, Olaci (Bernal, min. 43), Cayetano, Omar, Zabaleta, Rodri, Karlos, Basasoro, Aratz (Sansinenea, min. 84).

Real C: Marrero, Gabilondo, Elosegi, Cantero, Zoilo (Gonzalez, min. 75), Elizondo, Regil, Sanchez, Martin, Garcia (Gurrutxaga, min. 69), Karrika (Marton, min. 62).

Golak: 1-0: Aratz, min. 24; 1-1: Karrika, min. 38; 2-1: Bernal, min. 80

Epailea: Jon Alcibar. Txartel horia erakutsi die etxeko Cayetano, Aratz eta Zabaletari eta kanpoko Regil, Garcia, Martin eta Zoilori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!