REAL BETIS 3-1 REAL SOCIEDAD

Ez da iristen

Vídeo

Realak hiru eta bat galdu du Betisen aurka gaur gauean La Cartujan. Txuri-urdinek ez dute andaluziarren eraginkortasuna izan eta dagoeneko beharrezkoa dute garaipena lortzea liga hasierako dinamika txar hau aldatzeko. Lehen hiru puntuek itxaron egin beharko dute.

Neurketak ezin izan du okerrago hasi, zazpigarren minutuan etxekoek aurrea hartu baitute Cucho Hernandezen golari esker. Hala ere, ez du denbora asko behar izan Sergio Franciscoren taldeak berdinketa lortzeko, handik lau minutura Brais Méndezek banakoa jarri baitu markagailuan. Berdinketarekin norgehiagoka parekatu egin da, baina Betisek, euren aurrelarien abiadurarekin, ez die Realeko jokalariei arnasa hartzen utzi. Donostiarrek, gutxiagotan, aukeraren bat edo beste izan dute, hala nola, atezainak geratu duen Barreneren erremate bat. Gipuzkoarrak baikor joan dira aldageletara, haientzat izan baitira atsedenaldira iritsi aurretik egon diren abagune gehienak.

Baina bigarren zati hasiera ez da ona izan. Korner batean, Abdek burukada batekin bi eta batekoa egin du. Gola kolpea izan da txuri-urdinentzat, asko kosta izan baitzaie erreakzionatzea. Pellegriniren taldeak hirugarrena egin du Fornalsi esker eta puntuak Sevillan geratu dira.

Beste porrot bat Realarentzat. Donostiarrei gogorra egiten ari zaie liga hasiera hau. Asteazkenean irabaztea tokatzen da Mallorcaren aurka Anoetan.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Pau López, Bellerín (kap), Llorente (Bartra, min.46), Natan, Firpo (Diego, min.71), Amrabat, Fornals (Roca, min.71), Lo Celso (Riquelme, min.86), Abde, Antony (Pablo, min.71) eta Hernández.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Aritz, min.75), Zubeldia, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa (Guedes, min.58), Marín (Sucic, min.66), Brais Méndez, Barrene (Soler, min.58), Take (Zakharyan, min.66) eta Oyarzabal (kap).

Golak: 1-0: Hernández, min.7. 1-1: Brais Méndez, min.11. 2-1: Abde, min.49. 3-1: Fornals, min.69

Epailea: Mateo Busquets. Txartel horia erakutsi die etxeko Amrabat, Natan eta Firpori eta kanpoko Brais Méndez, Marín, Aramburu, Zubeldia, Ćaleta-Car eta Solerri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!