REAL C 0-1 AURRERA DE VITORIA

Ez du sartu nahi izan

Vídeo

Real C-k ezin izan du punturik ateratzea lortu eta gol bakar batengatik galdu du Aurrera de Vitoriaren aurka Zubietan (0-1) azken unera arte lehiatu duen neurketan.

Norgehiagoka oso parekatuta hasi da eta bi taldeek abaguneak izan dituzte. Kanpokoen aukerarik argiena golean amaitu da. Eskuin hegaletik egindako erdiraketa baten ondoren, Joelek area barruan errematatu du eta Tompak ezin izan du ezer egin. Golaren ostean, txuri-urdinek aurrera egin dute etengabe arriskua sortuz. Korner batean, Adjabeng berdinketa lortzetik oso gertu egon da eskuinkada batekin, baina Angulok geldiketa ona egin du. Handik gutxira, beste korner jaurtiketa baten ondoren, Segurolaren errematea langa gainetik joan da oso gutxigatik. Lehen zatiko azken minutuetan, Gaztañagak gertu izan du berdinketa, baina aurkariaren defentsak, baloia sartzear zegoela zirudienean, urrundu du.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Adjabengen jaurtiketa gurutzatu bat ezkerreko zutoinetik oso gertu atera da eta, bost minutu beranduago, Jakes Gorosabelek baloia kanpora bidali du gutxigatik. Kanpokoek erabakita uzteko aukera izan dute, lehenik Ruiz de Arbuloren jaurtiketa batekin, Tompak bikain urrundu duena, eta, hurrengo jokaldian, langaren aurka jo duen erremate batekin. Hala eta guztiz ere, donostiaraek amaierara arte saiatu dira, baina baloiak ez du sartu nahi izan.

Porrot mingarria, baina sentsazio onak uzten dituena emaitzaren arren. Hurrengo jardunaldian Deportivo Alavés C izango dute aurkari garaipenarekin bidera itzultzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Real C: Tompa, Gaztañaga (Uranga, min. 80), Segurola (kap.), Ayo, Oleaga (Shuaib, min. 66), Arana (Elcano, min. 66), Sáenz, D. López (Samuyiwa, min. 59), Adjabeng, Cabo eta J. Gorosabel (Larralde, min. 80).

Aurrera de Vitoria: Angulo, Yeray, M. González (kap.), Gastaminza, Markel, Joel, J. García (Albizuri, min. 84), Goikoetxea, I. Hernández (Ruiz de Arbulo, min. 75), Nico (Anduaga, min. 60) eta A. Tomás (Bustero, min. 60).

Gola: 0-1: Joel, min. 8.

Epailea: Javier Gutiérrez. Txartel horia atera die etxeko Saenzi eta kanpoko I. Hernandez eta Joeli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!