REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 18:00)

Ez zaitez gonbidapenik gabe gelditu!


Larunbatean, Reale Arenan jokatuko den derbiari begira (18:00), bazkide eta RS Fan txuri urdin bakoitzak sarrera gehigarri bat izango du Athletic Club taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Gonbidapena eskatu ahal izateko, bazkide edo RS Fan bakoitzaren datuekin goiko formularioa bete beharko da. Ostiral arratsaldean, datuak betetzean adierazten den helbide elektronikoan jasoko da sarrera.

Partidarako sarrerak gure webgunearen bidez eros daitezke. Klubeko bazkideek eta RS Fanek sarrera doan izango dute. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ karneta dutenek ere sarrera izango dute. Eskaera betetzen duten RS Fan lagunek, korreoan jasoko dituzte bi sarrerak (RS Fan eta gonbidapena), gonbidapena eskatzen ez dutenek aldiz, partida baino bi ordu lehenago atera ahal izango dute sarrera txarteldegian, karneta aurkeztu ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!