BERTSO DERBIA

Festa hasiera onena

Gauean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak eguerdian izan du hasiera Bertsoderbiaren edizio berri bat ospatu baita Oiartzungo Landetxe Kultur Etxean. Giroa bikaina izan da Bertsoderbian, Real Sociedad Fundazioak Athletic Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza honetan.

Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan dira sei bertsolari. Alaia Martín, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak hartu dute parte Realaren aldetik eta Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxeberriazarraga izan dira Athletic Clubaren partetik. Karlos Aizpuruak egin ditu gai jartzailearen lanak.

Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertsoderbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertsoderbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!