IGANDE ETA ASTELEHENEAN, GABONETAKO ALEBIN TXAPELKETA

Festa izango da Zubietan

Zubietako futbol instalakuntzek ez dute atsedenik hartzen Gabonetan. Urteroko ohitura bezala, futbol zelai txuri urdinetan bihar eta astelehenean hainbat gaztetxo bilduko dira ohiko Gabonetako Alebin Txapelketa ospatzeko. Real Sociedad Fundazioak antolatzen du.

Txapelketa multzo fasearekin hasiko da igande osoan zehar. Gipuzkoako 50 talde eta mila bat haur alebinek hartuko dute parte. Astelehen goizean kanporaketa finalak jokatuko dira eta sari banaketa. Arrakasta bermatua dago edizio berri honetan. 

Txapelketaren egutegia

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!