Zubietako futbol instalakuntzek ez dute atsedenik hartzen Gabonetan. Urteroko ohitura bezala, futbol zelai txuri-urdinetan hainbat gaztetxo bilduko dira ohiko Gabonetako Alebin Txapelketa ospatzeko. Real Sociedad Fundazioak antolatzen du ekimen polit hau.
Txapelketa multzo fasearekin hasiko da larunbatean. Gipuzkoako 56 talde eta mila bat haur alebinek hartuko dute parte. Igande goizean kanporaketa finalak jokatuko dira eta sari banaketa. Arrakasta bermatua dago edizio berri honetan.
Txapelketaren egutegia
Zubietara sartzeko gomendioak
Asteburuan Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio txuri-urdinetara sartzeko:
Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).
Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.
Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin