REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Festarik onena

Vídeo

Reale Arenak bere egunik handienetako bat bizi izan du gaur. Goizetik, milaka lagun hurbildu dira ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna-ren bederatzigarren edizioaz gozatzera. Gure Fundazioaren festa handia, parte hartzeari, jarduerei eta antolaketari dagokienez, biribila izan da, eta, zalantzarik gabe, arratsalde honetan beste arrakasta borobil batekin itxi da. Familiak, lagunak, txikiak eta helduak... ez da inor falta izan Reale Arenan. Milaka zale txuri-urdin hurbildu dira, familian eta lagunekin, gure estadiora. Guztiak igande bikain bat pasatzeko ideiarekin Realarekin batera.

Goiz-goizetik estadioaren inguruak kolorea hartzen joan dira. Aktibitate desberdinek zale asko jaso dituzte kirolerako, dibertsiorako eta elkartasunerako. 10:00etatik aurrera, zaleek jarduera ugariz gozatu dute. Futbola protagonistetako bat izan da. Aurreko urteetan bezala, neurketa asko jokatu dira. Haurren futbola, emakumezkoen partidak, LaLiga Genuineko gure taldearen partida, Walking Football…

Puzgarriak, tailerrak, herri kirolak, ohe elastikoak, jolasak, kirol egokituaren gunea Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari esker... denetarik egon da. xirri, Mirri eta Txiribitoni esker barre algarak ere izan dira, txikienen gozamenerako, eta arratsaldean Ene Kantak musika taldearen txanda izan da, gorputza pozez eta energiaz bete baitigute. Urtero bezala, Aizpuruaren lehen taldeko autobusa, babesle nagusia, izan da bisita gehien jaso dituenetako bat.

Aurten, Kutxa Fundazioaren eta Arantzazulaben laguntzarekin, Hitzetik Ekintza ekimenaren barruan, ahalik eta elikagai gehien batzen saiatu gara, Gipuzkoan egoera zaurgarrian aurkitzen diren pertsonei bideratzeko. Hiritarron Harrera Sarearen eskutik, karpa bat jarri da 13. atearen aurrean biltzeko. Bertan, ehunka pertsonak lagundu dute gehien behar genituen elikagaiekin. Elikagaiak ekarri dituztenek sari zozketarako txartel bana jaso dute eta irabazleak honako hauek izan dira: 29, 49, 74, 76 eta 185.

Oso egun berezia familia txuri-urdin osoarentzat, luzaroan oroitzapenean geratuko dena. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta hurrengo urtera arte!


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!