DONOSTI CUP

Hemen da Donosti Cup-a

Atzo aurkeztu zen Reale Arenan Donosti Cup txapelketaren 31. edizioa. Ekitaldian Eneko Goia, José Ignacio Asensio, María José Tellería, Iker Goiria, Marisol Garmendia, Martín Ibabe, Miguel Ángel Díaz, Daniel Solana eta Iñigo Olaizola erakundeetako ordezkariak eta Xabi Prieto Donosti Cupeko enbaxadorea izan ziren. Baita txapelketan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin eta bertan parte hartzen duten klubetako zuzendariekin batera. Aurten, Zubietako entrenamendu-zelaiko hobekuntza-lanak direla eta, ez dira bertan partidak jokatuko, baina finalez gozatu ahal izango dugu Reale Arenan.

Aurten Donosti Cup-a uztailaren 3tik 9ra izango da eta 865 taldek eman dute izena txapelketan, iaz baino 110 talde gehiagok. Emakumeen parte-hartzea ere % 20 igo da: iaz 140 talde izatetik aurten 170 izatera igaro da. Donosti Authentics Cup ekimenaren bertsio inklusiboak ere gora egin du parte-hartzaile kopuruan. Halaber, kirol egokituari ikusgarritasuna emango zaio Authentics Day jaialdiarekin eta uztailaren 5ean, asteazkena, 17: 00etan futbol partidak, tailerrak eta musika emanaldiak izango dira Reale Arenan.

Inaugurazioa uztailaren 4an izango da 21:30ean Reale Arenan. Sarrerak salgai daude jada txapelketaren webgunean eta estadioko leihatiletan. Realeko bazkideek sarrera bat lortu ahal izango dute 8 euroren truke. Ordezkaritza bakoitzeko talde baten desfileaz gozatu ahal izango da, baita musika emanaldiak, dantzak eta argi eta soinu ikuskizun bat ere.

Gainera, Realaren dendak zabalik egongo dira, bai Reale Arenakoa bai Elkano kalekoa. Promozio bereziekin eta deskontuekin aurreko denboraldietako ekipazioetan. Uztailaren 3tik 9ra, 10:00etatik 20:00etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!