SARREREN INFORMAZIOA

Finalaren bila!

Atzoko derbi ikusgarriaren ondoren, hurrengo igandean (16:30etan) Realak historiarekin hitzordua du. Emakumezkoen lehenengo taldeak Erregina Kopako finalerako txartela jokoan izango du Sevilla FC-aren aurka. Gure etxean eta familia txuri urdinaren laguntzarekin. Jardunaldi berezia izango da. Beste aukera bikaina gure emakumezkoen futbolaren hazkunde geldiezinaren alde jarraitzeko.

Gonbidapenak bazkideentzat

Egun hain seinalatu baten aurrean, guztira 5.000 gonbidapen banatuko dira gure bazkideen artean. 

Gaurtik ostegunera, edozein bazkidek bi gonbidapen eskatu ahal izango ditu gehienez gure web gunearen bitartez. 

Eskaera kopurua handiagoa balitz, ostegunean zozketa bat egingo da guztien artean. Gure bazkideak bere ohiko atetik sartu beharko dute, bere bazkide txartela erakutsiz eta bere zonaldeko edozein eserlekutan eser daitezke.

Klika ezazu hemen eta eskatu zure gonbidapenak

Sarituak izan diren bazkideei, gonbidapenak behin-behineko leihatilan jaso ahal izateko, datorren ostegun arratsaldean posta elektroniko bat bidaliko zaie informazio guztiarekin. Sarituak izan ez diren bakideei ere, zozketaren emaitza jakinaraziko zaie.

Behin-behineko leihatilaren ordutegia ondorengoa izango da:

* Larunbata:

- Lehen taldeko partidaren aurretik: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatika 18:30etara.

- Lehen taldea jokatzen ari den bitartean, behin-behineko leihatila itxita egongo da.

- Lehen taldeko partidaren bukaeratik 21:30etara. Anoetako behin-behineko leihatila zabalik egongo da Leganesen aurkako partida bukatu eta gero.

* Igandea:

- 10:00etatik partida hasi arte.

Azken orduko jende pilaketak saihesteko eta gonbidapenen jasotzea bizkortzeko, sarituak izan diren gure bazkideei gonbidapenak larunbat goizean edo igande goizean jasotzea gomendatzen diegu. Gure hitzartutako klubei ere, gonbidapen kopuru zehatz bat emango zaie.

Sarreren salmenta

Online salmenta

Gaurtik aurrera ere, gure web orriaren bitartez sarrerak eros daitezke. Bi zonalde egongo dira salgai:

- Harmaila Nagusia, Goiko Eraztuna, Zona N, 10euroko prezioa.

- Harmaila Nagusia, Beheko Eraztuna, Zona 1, 20euroko prezioa.

Klika ezazu hemen zure sarrerak eskuratzeko

Salmenta dendetan, Harrobi Tabernan eta Anoetako leihatilan

Bihartik aurrera eta larunbata arte, 10euroko sarrerak erosi ahal izango dira gure dendetan (Elkano kalea eta Arcco Amara, biak Donostian) eta Harrobi Tabernan, Zubietako Kirol Instalakuntzetan. 

Bestalde, Anoetako behin-behineko leihatila, Atano III frontoiaren ondoan dagoena, larunbatan eta igandean irekiko da. Larunbatean, lehen taldeak Leganesen aurka jokatuko duen partidako sarreren salmentarekin kointzidituko du.

Sarbideak

Atzoko derbian bezala, gure bazkideak bere ohiko atetik sartu beharko dute, bere bazkide txartela erakutsiz eta bere zonaldeko edozein eserlekutan eser daitezke.

Partida honetarako sarrerek eserleku konkretua ez dutenez, bere zonaldea betetzen bada, bere zonaldetik gertu dauden zonaldetan koka daitezke.

Bestalde, helduak infantil mailako bazkide txartelarekin sartu ahal izango dira. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserleluarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango dira.

Probintziako autobusak

Gizonezko lehen taldeko partidetan bezala atzoko emakumezkoen derbian bezala, probintziko autobusen zerbitzua martxan egongo da probintziako zeleentzat Izen emateko modua ohikoa izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!