REAL SOCIEDAD - ATLÉTICO DE MADRID (ASTEAZKENA, 18:30)

Finalaren bila!

Gaur, Realak konpromiso bat du Reale Arenan. 18:30etik aurrera, txuri-urdinek Atlético de Madrid taldeari raurre egingo diote Erreginaren Kopako finalerdian, finalerako txartela lortzeko helburuarekin.

Finalerdietako joaneko partidan lortutako berdinketak kanporaketa irekia uzten du, eta beste hitzordu historiko batera iristeko aukera ukaezina. Dena zabalik dago lehiaketako txapeldunaren aurkako lehia handiko finalaurrekoan. Natalia Arroyo entrenatzaileak honako hau nabarmendu zuen atarikoan: "argi dago nahikoa mehatxu dutela berriro ere defentsan serioak eta erasoan eraginkorrak izan behar dugula jakiteko".

Partidarako sarrerak gure webgunearen bidez eros daitezke. Klubeko bazkideek eta RS Fanek sarrera doan izango dute. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ karneta dutenek ere sarrera izango dute. RS Fan-ek partida baino bi ordu lehenago atera ahal izango dute sarrera txarteldegian, karneta aurkeztu ondoren.

We are Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!