REAL SOCIEDAD 2-1 ATLETICO DE MADRID

Finalera!

Vídeo

Lortu dugu! Realak Erreginaren Kopako finalerako txartela lortu du historian bigarrenez, Atletico de Madridi 2-1 irabazita itzulerako partidan (3-2 guztira).

Lehen zatia oso parekatua izan da eta Sanni Franssiren jokaldi bikain batek erabaki du, txuri-urdinak finalera hurbiltzeko balio izan duena. Jensenek ez du lortu Amaiurren ezkerretik egindako erdiraketara iristea eta eskuin hegaletik aurrelari finlandiarra agertu da area txikira sartu, maisuki bi atzelari gainditu eta jaurtiketa ezinhobe batekin definituz. Gol izugarria. Kanpokoek ez dute aukera argirik sortu, Letek arazorik gabe harrapatu dituen Ludmila eta Ajibade jokalarien pare bat erremate kenduta. Azkena Sheilak izan du, langa gainetik joan den burukada batekin. Atsedenaldian, aurretik markagailuan.

Kanpokoak partidan sartzen saiatu dira aldageletatik pasa ondoren, baina txuri-urdinen eraginkortasuna erabakigarria izan da beste behin: Leteren baloi luzea, Amaiurrek oina sartu du eta Jensenek, lasterketan Cinta gainditu ondoren, ez du barkatu buruz burukoan jaurtiketa gurutzatu batekin definitzeko. Bi minutu geroago, Sheilak aldeak murriztu ditu Ajibadek eskuinetik egindako erdiraketa aprobetxatuta. Hortik aurrera, baloiaren jabetza eta nagusitasuna madrildarrena izan da, baina aukerarik onenak donostiarrek izan dituzte. Lehenengoa Lola Gallardoren irteera baten ondoren, baina Franssik ezin izan du asmatu eta baloia desbideratuta joan da, eta azkena luzapenean Jensenen ezkerkada batekin, langa jo duena.

Sufritzen, normala denez kanporaketa parekatu batean, baina finalean gaude. Lortu dugu! WE ARE REAL!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Tejada, Vanegas, Bernabe, Apari, Andreia, Franssi (Mirari, min. 91), N. EIzagirre (kap.) (Lorena, min. 83), Amaiur (Cecilia, min. 72) eta Jensen.

Atletico de Madrid: L. Gallardo (kap.), Shei, Cinta R. (Banini, min. 67), Menayo, Moraza (Lucia Moral, min. 79), Boe Risa (Ana Vitoria), Gaby G., Ajibade (Eva Navarro, min. 58), Santos, Ludmila (M. Cardona, min. 79) eta Sheila.

Golak: 1-0: Franssi, min. 19; 2-0: Jensen, min. 60; 2-1: Sheila, min. 62.

Epailea: Huerta de Aza. Txartel horia erakutsi die etxeko Apariri eta kanpoko Boe Risari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!