Zazpi izan dira Errege Kopako finalera eraman gaituzten partidak. Zazpi partida eta zazpi garaipen. Finala apirilaren 18an jokatuko da, baina oraindik ez dakiGU noiz jokatu ahal izango den. Itxarotea tokatzen da.
Lehiaketa honetan izandako ibilbide bikaina gogoratu nahi dugu, eta, bihar larunbatetik eta ostirala 17ra arte, egunero gogoratuko dugu, 21:00etatik aurrera, final handiraino eraman gaituzten zazpi partidetatik bat.
Partida bakoitza osorik biziko dugu gure webgunean, baina ez ditugu soilik laurogeita hamar minutuak ikusiko, hauek lehen taldeko futbolarien komentarioekin lagunduta egongo dira. Aurre-partida bat eta partida ondorengo bat eskainiko dugu, jokalarien iritziekin. Taldearen aktualitateari jarraitzen dion kazetari batekin batera, partida bakoitzaren aurreko eta ondorengo solasaldi txiki bat eskainiko dugu.
Hona hemen agenda:
Larunbata 11: CD Becerril – Real Sociedad. Januzaj eta Le Normanden komentarioak.
Igandea 12: AD Ceuta – Real Sociedad. Zaldua eta Sangalliren komentarioak.
Astelehena 13: Real Sociedad – RCD Espanyol. Llorente eta Barrenetxearen komentarioak.
Asteartea 14: Real Sociedad – CA Osasuna. Zubeldia, Guevara eta Aihenen komentarioak.
Asteazkena 15: Real Madrid – Real Sociedad. Aritz eta Merinoren komentarioak.
Osteguna 16: Real Sociedad – CD Mirandes. Portu eta Monrealen komentarioak.
Ostirala 17: CD Mirandes – Real Sociedad. Oyarzabal eta Remiroren komentarioak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin