Belar hockeyko gure taldeak Atlètic Terrassa gainditu du shoot-outetan Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Txuri-urdinek oso partida serioa jokatu dute eta finalerdietarako txartela merezia lortu dute titulua lortzeko faboritoetako bati irabazi ondoren. Neurketa oso parekatua izan da une oro. Kataluniarrek aurrea hartu dute markagailuan Ainhoa Ballesterosen golarekin lehen laurdenaren amaierara iristeko gutxi falta zenean, baina donostiarrek erreakzionatu egin dute bigarrenean eta markagailua berdindu dute atsedenaldira iritsi baino lehen María Fernandezen golari esker.
Bigarren zatian, norgehiagokak ildo beretik jarraitu du, berdintasun handiarekin eta bi taldeentzat hainbat abagunerekin. Hirugarren laurden lasai baten ondoren, azkenekoan bi taldeek aurrerapausoa eman dute eta bigarren golaren bila joan dira. Laurdenaren erdialdean, gipuzkoarrek buelta eman diote markagailuari Luciana Molinak egindako golarekin. Hortik aurrera, Atlètic Terrassak, bere zaleek bultzatuta, gorantz egin du guztiarekin, eta berdinketa egin dute Júlia Calvoren penalti-korner batekin, amaitzeko minutu eta erdi baino falta ez zenean. 40 minutuak binako berdinketarekin amaitu ondoren, partida shoot-outetara iritsi da. Txuri-urdinak bikain egon dira: Fede Carta, Jone Alba eta Ainhoa Huegunek euren hiru penaltiak sartu dituzte eta Aiora Larrartek kataluniarren beste hiru gelditu ditu, finalerdietarako txartela lortuz. Merezitako garaipena 40 minutuetan zehar lan bikaina egin ondoren. Atseden hartzeko astirik gabe, bihar Club Egara txapelketako anfitroiaren aurka jokatuko dute finalera sailkatzeko helburuarekin. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin