LAGUN ONAK 0-5 REAL SOCIEDAD

Froga ona hasteko

Vídeo

Reala gaur hasi da aurrendeboraldiko lagunartekoak jokatzen. Txuri-urdinek huts eta bost irabazi diote arratsaldean Lagun Onaki Azpeitian jokatu den neurketan.

Garmendipe zelaiak giro bikaina izan du txuri-urdinen udako debuta jasotzeko. Garai honetan ohikoa den bezala, hanketan min nabari da eta lehen egunetako lan karga asko nabaritzen da. Hala ere, froga ona izan da minutuak batzen jarraitu eta lehiaketako lehen sentsazioak hartzen hasteko.

Realak bigarren kamiseta estreinatu du gaurkoan, berde kolorekoa. Atsedenaldira donostiarrak huts eta hiruko emaitzarekin joan dira Ahien, Januzaj eta Isaken golei esker. Aurten nobedade diren jokalariek izan dute zaleen arreta handiena. Bigarren zatian Portu eta Willian Joseren (penaltiz) golek emaitza huts eta bostean utzi du.

Hasiera ona izan da. Uda luzea da eta apurka apurka joango da taldea erritmoa hartzen eta arerioen zailtasuna handiagotzen. Hurrengoa, datorren larunbatean Zarautzen. Bigarren Mailare igoberri den Santandergo Racing.

Fitxa teknikoa:

CD Lagun Onak: Aitzol, Jokin, Tena (kap), Baronero, Leunda, Andreanu, Gereta, Ugaitz, Manterola, Otamendi eta Donazak. Martin, Andoitz, Igor, Erik, Galarraga, Egoitz, Saraiva, Ekhi eta Izurietak ere jokatu dute.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Llorente, Raul Navas, Ahien, Illarra (kap), Ruben Pardo, Odegaard, Zourdine, Januzaj eta Isak. Bigarren zatian: Zubiaurre, Aritz, Sagnan, Le Normand, Rodrigues, Zubimendi, Zurutuza, Sangalli, Portu, Merquelanz eta Willian J.

Golak: 0-1: Muñoz, min.15. 0-2: Januzaj, min.20. 0-3: Isak, min.31. 0-4: Portu, min.69; 0-5: Willian J. (p.), min. 90

Epailea: Diaz Mendez. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!