Realak eta Andreia Jacintok akordioa lortu dute Lisboako jokalariaren kontratua 2026 denboraldira arte luzatzeko. Jokalari txuri-urdinak Reale Arenan sinatu du klubarekin duen lotura berria, Maider Castillo, emakumezkoen futbol eliteko arduraduna, eta Garbiñe Etxeberriarekin, emakumezkoen futbolaren arduraduna, batera.
Duela hiru denboraldi iritsi zenetik, Andreia funtsezko jokalarian bihurtu da taldearen jokoaren eraikuntzan. Azken bi denboraldietan minuturik gehien jokatu duen jokalaria izan da, eta zelai erdiko motorrean bilakatu da. Portugaldar gaztea taldearen azken lorpenetan protagonista izan da: Champions Leaguen egin zen debutean, eta Erreginaren Kopako zein Superkopako azpitxapelketetan.
Pozik eta ilusioz beterik, Andreiak adierazi du azken hiru denboraldietan bere etxea izan den honetan jarraitzea zoriontasun iturri dela berarentzat.
Zorionak Andreia!