KORNER: FUTBOLARIAK

Futbolaz haratago bizitza badago

Vídeo

Badirudi futbolariek ez dutela irtenbiderik futboletik ateratzen badira. Baina kirol honetatik haratago badago bizitzarik, bai jardunean dauden profesionalentzat eta baita jada erretiratuta daudenentzat ere. Mikel Alonsok, Manu Lareok, Imanol Agirretxek eta Maddi Torrek gaur arratsaldean Ernest Lluch Kultur Etxean egin duten mahai-inguruan erakutsi digute.

Mikel Alonsok hiri askotan bizi izan dela esan du eta zorte handia izan duela; "garrantzitsua da hori zure bizitzan ematen duen esperientziagatik", dio Mikelek. Maddi Torrek, bestalde, hiru bizitza ezberdin izatea gustatuko litzaiokeela esan du: "bata futbolean aritzeko, bestea ikasketetarako eta bestea nire inguru sozialerako". Imanol Agirretxek Realean egindako bizitza ekarri du gogora, eta bertan "oso berezia izan da jokatzea, eta oso maitatua sentitu naiz". Azkenik, Manu Lareok nabarmendu duenez, "gero eta komunikabide gehiagok deitzen digute eta hori izan da azken hilabeteetako aldaketarik erradikalenetakoa, ardura bat dakarrelako". Futbolarien alderik pertsonalena, beren lanbidea bigarren maila batean utziz eta euren egunerokotasunean arreta jarriz. Esperientzia ahaztezina.

Gogoratu informazio guztia Kornerren webgunean kontsulta dezakezula.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!