VALENCIA CF 3-0 REAL SOCIEDAD

Gaindituta

Realak 3-0 galdu du Valenciaren aurka Antonio Puchadesen. Bi zatien hasiera eta valentziarren asmatzea erabakigarria izan da txuri-urdinen aurrean, azken unera arte saiatu arren, gaindituta egon dira.

Etxekoek sendoago ekin diote partidari eta, Anita Marcosek eta Martik pare bat aukera garbi izan ostean, markagailuan aurrea hartzea lortu dute, bi jokalari hauek protagonista zirela: Martiren erdiraketa eskuinetik eta Anita Marcosen burukada paregabea. Donostiarrek berehala erantzun dute, berdinketa lortzeko hainbat aukerekin: gutxigatik alde egin duen Lorenaren ezkerkada, Pauletak urruntzea lortu duen Jensenen buruz burukoa, Franssiren eskuinkada Canalesek urrundu duena area aurrealdetik... Berdinketa ez da iritsi eta valentziarrek berriro estutu dute, Carrok eta Portalesek garaipena bideratzeko bi aukera sortu baitituzte. Zorionez, ez dira sartu. Txuri-urdinek erasoka amaitu dute lehen zatia, Franssi eta Emmaren jokaldi pare batekin, baina ez dira sartu.

Bigarren zatiaren hasiera erabakigarria izan da, hasiera bezala. Martiren eta Ana Marcosen arteko konbinazio berri batek azken honen errematearekin amaitu da, baloia sare barrura bidali eta donostiarrei partida are gehiago zailtzea lortuz. Realak saiatzen jarraitu du, baina ez da eroso sentitu. Amaiurrek, desbideratuta joan den burukada batekin eta lurretik oso gutxigatik joan den beste ezkerkada batekin, txuri-urdinen bi aukerarik onenak izan ditu, baina ez du asmatu. Azken txanpan, Asunek etxekoen hirugarren eta azken gola lortu du ezkerkada batekin Bernabek baloia desbideratu eta gero.

Porrot gogorra bolada txar hau etetea lortzen ez duen Realarentza. Datorren asteburuan Atletico de Madrid hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Canales, Tamarit (Kerlly R., min. 61), M. Molina, J. Lopez, Pauleta, M. Carro (kap.) (Estela, min. 61), Florentino, M. Marti (Asun, min. 61), Ainhoa (Sulola, min. 71), Portales eta Anita Marcos (Chacon, min. 75).

Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta, Apari, Bernabe, Andreia (Jacqueline, min. 84), Lorena (E. Guridi, min. 78), Franssi (I. Arnaiz, min. 64), Amaiur (kap.), Jensen (N. Eizagirre, min. 64) eta Mirari (Cecilia, min. 64).

Golak: 1-0: Anita Marcos, min. 4; 2-0: Anita Marcos, min. 55; 3-0: Asun, min. 85.

Epailea: Suarez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Asuni eta kanpoko Bernaberi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!