Hiru marran

Garaipen argia

Garaipen argia! Partidaren atsedenaldian hiru marran jokoa protagonista izan zen. Realaren eta CA Osasunaren arteko norgehiagokarekin batera, bi bazkide zelairatu ziren, BM Supermerkatuei esker, euren punteria eta abiadura probatzeko eta hiru fitxak lotzen azkarrenak izaten saiatzeko.

Eñaut Garmendia eta Aitor Aparicio izan ziren parte hartzaileak. Eta horietako lehena izan zen garailea. Saria? Denboraldiko abonua doan eta BM Supermerkatuetan kontsumitzeko 150 euroko txekea irabazlearentzat, eta 100 euroko txekea bigarren sailkatuarentzat.

Hiru marran jokoa berriro egingo da denboraldian zehar, Reale Arenan jokatzen diren LaLigako partiden atsedenaldietan. Zuri egokituko zaizu zelaira salto egitea eta jokatzea?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!