VILLARREAL CF 1 – 2 REAL SOCIEDAD

Garaipen bikaina

Realak Villarreali irabazi dio La Ceramica futbol zelaian. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehenengo minutuetan eta aukera onak izan dituzte, baina Asier Illarramendi eta Mikel Merinoren jaurtiketek ez dute Asenjoren atea aurkitu. Hamasaigarren minutuan, kontraeraso batean, etxekoak markagailuan aurreratu dira Gerard Morenoren ezkerkada bati esker. Realak ez du zelaian lekua galdu golaren ostean eta kontrol-jokoarekin jarraitu du, Igor Zubeldiak, korner batean berdinketa lortzeko aukera izan du baina etxeko atezainak saihestu du. Horietako batean Willian Josek baloia lapurtu eta bere jautiketak ate barruan bukatu du. Azkeneko minutuan epaileak Oyarzabalen gola bertan behera utzi du Diego Llorenteren falta batengatik

Dinamika ez da aldatu bigarren zatiko lehen minutuetan. Bi taldeek lekua gorde dute eta ez diote espaziorik eskaini aurkariari. Diego Llorentek buruz izan du aukerarik nagusiena. Realak aurrera pauso bat eman du aldaketekin eta beste lapurketa baten ondoren bigarrena eskuratu du Juanmik. Villarrealek aurrera pauso bat eman behar izan du emaitza murrizteko eta aukera pare bat izan ditu, baina ez du Rulliren aurrean asmatu. Hiru puntu garrantzitsu Villarreal indartsuaren aurka, hasiera bikaina eman dio ligari Realak.

 

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Asenjo, Mario Gaspar, Álvaro, Funes Mori, A. Pedraza, M. Morlanes (Raba, 65. minutua), Cáseres, P. Fornals (Bacca, 77. minutua), S. Cazorla (73. minutua), Toko Ekambi, Gerard.

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R., H. Moreno, Theo, Zubeldia, Illarra, Merino (59. minutua), R.Pardo (68. minutua), Oyarzabal (80. minutua), Willian J.

Golak: 1-0: Gerard, 16. minutua, 1-1: Willian J., 40. minutua, 1-2: Juanmi 71. minutua.
Epailea: Melero López. Txartel horia: Morlanes (36. minutua), Theo (51. minutua), Cáseres (67. minutua), Juanmi (75. minutua) y Zaldua (77. minutua).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!