MADRID CFF 0-2 REAL SOCIEDAD

Garaipen bikaina

Vídeo

Realak huts eta bi irabazi dio gaur goizean Madrid CFF taldeari Fernando Torres estadioan. Txuri-urdinek oso partida serioa burutu dute eta lan handia egin behar izan dute merezitako hiru puntu lortzeko, Nereak, ordu erdia bete denean, eta Lucía Pardok, luzapenean, sartutako golei esker.

Donostiarrak ondo hasi dira, Nerearen erremate batekin, Belenek harrapatu duena neurketa hasi eta berehala. Minutuak aurrera joan ahala, etxekoak nagusi izaten joan dira. Markagailuan aurrea hartzeko zorian izan dira Marcettoren eskuinkada indartsu batekin, baina langak eragotzi egin du. Madrildarren gola gertuago zegoela zirudienean, txuri-urdinen kapitaina agertu da area barruan aldaratze bat aprobetxatzeko eta, ezkerkada gurutzatu batekin, donostiarrak markagailuan aurreratzeko. Unerik egokienean. Etxeko taldeak ez du etsi eta berdinketa lortu ahal izan du atsedenaldia iritsi baino lehen Marcettoren burukada batekin, Letek gelditu duena.

Realak ederki kudeatu du emaitza bigarren zatian. Madrildarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dute ia arriskurik sortu gipuzkoarren ate inguruan. Aukera onenak txuri-urdinenak izan dira. Apari, buruz, garaipena bideratzear egon da korner baten irteeran. Luzapenean eta Andreiaren asistentziaren ondoren, Lucia Pardok norgehiagoka erabakita utzi du, kontraeraso bikain bat ezkerkada ikusgarri batekin definitu ondoren. Gol ederra.

Garaipen honek hirugarren postuan kokatzen donostiarrak momentuz. Aste honetan etxeko lanak eginda, geratzen den jardunaldiaz egoera pribilegiatuan gozatzera. Asteartean, Zubietan, Real Madriden aurka, atzeratutako partida berreskuratzeko hitzordua. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF: Belén, Allegra, N. Mendoza, Mónica (kap.), Villafañe, A. Ruiz (Nautnes, min. 59), Esther, Marcetto (Araya, min. 59), Antonsdóttir (Bonsegundo, min. 35), Bárbara (Andonova, min. 59) eta Melgård.

Real Sociedad: Lete, Emma, Lucía, Apari, Izarne (Etxezarreta, min. 89), Cahynová, Andreia, Franssi (E. Guridi, min. 89), Intza (L. Pardo, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Cecilia, min. 68) eta Amaiur (Mirari, min. 84).

Golak: 0-1: N. Eizagirre, min. 33; 0-2: L. Pardo, min. 92.

Epailea: Cuesta Arribas. Txartel horia erakutsi die etxeko A. Ruizi eta kanpoko Lucía eta Leteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!