Realak huts eta bi irabazi dio Valenciari gaur goizean Paternan. Aparik eta Mirarik bigarren zatian egindako golei esker txuri-urdinek sailkapenaren goiko aldean jarraituko dute.
Lehenengo zatia oso parekatua izan da eta bi taldeentzat abaguneak egon dira. Donostiarrak hobeto hasi dira, oso gutxigatik kanpora joan den Amaiurren aukera batekin. Minutuek aurrera egin ahala, valentziarrek gero eta arrisku handiagoa sortu dute kontraerasoan. Aidak, areaz kanpotik egindako ezkerkada batekin, Lete proban jarri eta honek baloia kornerrera desbideratu du. Aukerarik onena atsedenaldira iritsi aurretik heldu da, Aida berriro ere protagonista zelarik, baina atezain txuri-urdinak buruz burukoa zapuztu du. Eskerrak.
Bigarren zatia hasi bezain laster Yasmin kaleratua izan da. Sánchez Veraren taldeak nagusitasuna aprobetxatu du partidaren kontrola mantentzeko eta pixkanaka etxekoen areara gerturatzeko. Norgehiagoka bere azken txanpan sartzen hasia zenean, Aparik Andreiaren korner bikain bat errematatu du lehen gola egiteko. Handik gutxira, Mirarik bigarrena egin du Emmaren erdiraketa baten ondoren. Bi gol zortzi minututan neurketa bideratua uzteko. Luzapenean, epaileak Etxezarretari bigarren txartel horia erakutsi dio. Hala ere, txuri-urdinek ez dute sufritu eta denboraldiko zortzigarren garaipena erdietsi dute.
Urteko lehen garaipena Realarentzat. Sailkapenaren goiko aldean jarraituko dute beste aste batez, eta datorren igandean Espanyol jasoko dute Zubietan. Goazen!
Fitxa teknikoa:
Valencia CF Femenino: Enith, Marques (Hanane, min. 79), Florentino, M. Carro (kap.), Pauleta, Yasmin, Aida, Tamarit (Nigito, min. 60), Ainhoa (San Nicolás, min. 79), M. Martí (Esther, min. 83) eta Browne.
Real Sociedad: Lete, Emma, Apari, Lucía, V. Quiles (Etxezarreta, min. 46), Andreia, E. Guridi (Cahynová, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Mirari, min. 71), Amaiur, Cecilia (L. Pardo, min. 46) eta Franssi (Lorena, min. 71).
Golak: 0-1: Apari, min. 70. 0-2: Mirari, min. 78.
Epailea: Sánchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Marques eta Aidari eta kanpoko Lucía eta L. Pardori. Txartel hori bikoitzarekin kanporatu ditu etxeko Yasmin (min. 52) eta kanpoko Etxezarreta (min. 91).
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin