Realak hiru eta bat gairaitu du Club Deportivo Pradejón gaur Zubietan jokatu den partida entretenigarri batean. Neurketaren gol guztiak lehen zatian lortu dira.
Txuri-urdinak ondo hasi dira, baloiaren jabetza lortuz. Lehenengo gola laster iritsi da, Aranbururen jaurtiketa baten ondoren Egigurenek baloia sarera bidali duenean. Errioxarrek modu ezin hobean erantzun dute, eta hurrengo minutuan partida berdindu dute, Ezkurdiaren burukada bati esker. Hala ere, etxekoek berdin jarraitu dute eta atsedenaldia iritsi baino lehenago bi gol sartu dituzte, Isasisasmendiren bi burukadekin.
Bigarren zatia parekatua izan da, bi taldeek aukerak izan dituzte eta. Realaren abagune argiena Chaconek izan du, Sheiren aurrean geratu denean, baina atezainak jaurtiketa gelditzea lortu. Kanpoko taldearen aukerak, orokorrean, korner eta falten bitartez iritsi dira. Horietako batean gola sartu dute. Zortez, donostiarrentzat, epaileak jokoz kanpo seinalatu du. Pradejón amaiera arte saiatu da, baina ez du golik lortu, etxekoen lan defentsibo onaren ondorioz.
Bigarren garaipena jarraian. Gehiago nahi dugu eta datorren astean hirugarrena bilatuko dugu.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Arrula, Etxebeste (Uranga, min. 85), Solozabal, Azpirotz, Losada, El Amraoui (Olaetxea, min. 76), Aranburu (Zunzunegi, min. 66), Santana, Chacón, Egiguren (Etxarte, min. 85) eta Isasisasmendi (Aramburu, min. 66).
Club Deportivo Pradejón: Shei, Galán, Ezkurdia, Pago, Ainhoa (Edna, min. 45), Saio, Xina (I. López, min. 74), Ale, Rodri (Tellería, min. 45), Hajar (R. López, min. 74) eta Aitana.
Golak: 1-0: Egiguren, min. 17. 1-1: Ezkurdia, min. 18. 2-1. Isasisasmendi, min. 36. 3-1: Isasisasmendi, min. 41.
Epailea: Rebollo Valdivia. Etxeko taldean El Amraoui eta Solozabalek ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean, bestalde, Galán, Shei eta Xinak.