Brighton & Hove Albion (U21) 1-2 REAL SOCIEDAD (U21)

Garaipen sendoa

Realak indartsu hasi du partida, aurkariaren baloi irteera presiopean estutuz. Berehala iritsi da lehen gola txuri-urdinentzat: 6. minutuan, Dadiek areaz kanpotik jaurtiketa bikaina eginda baloia sare barrura bidali du. Bi minutu geroago, 8.ean, Mariezkurrenak bigarrena egiteko aukera garbia izan du, baina bere jaurtiketa ezker zutoinaren ondotik joan da gutxigatik.

Nabarmentzekoa da Ansotegiren taldearen presio etengabea, estutzen eta aukerak sortzen jarraitu baitu. Argienetako bat Dariok izan du 30. minutuan; Oleagak bere zelaitik egindako pase luze bikain baten ondoren, atezainaren aurrean bakarrik gelditu da, bana etxeko defentsa bat garaiz iritsi da baloia urruntzera jaurtiketa egin aurretik.

Lehen 45 minutuetako amaiera parekatuaren ostean, partida atsedenaldira iritsi da, markagailuan 0–1ekoarekin.

Bigarren zatia hasi bezain laster, 53. minutuan, etxekoen berdinketa iritsi da jokaldi isolatu batean: Harryk langak desbideratutako baloia baliatu du sare barrura bidaltzeko. Realaren erreakzioa berehalakoa izan da. Hiru minutu geroago, 56.ean, kontraeraso bikain batean Osazuwaren gola iritsi da, Dariok egindako pase aparta jaso ondoren.

Handik aurrera, talde txuri-urdina sendo aritu da jokoaren alderdi guztietan, partidaren erritmoa kontrolatuz eta Brightonen saiakerak neutralizatuz. Azkenean, Realak U21 Premier League International Cup-eko lehen garaipena ziurtatu du.


Fitxa teknikoa:

Brighton FC: Ramming, Tasker (West, min. 46), Penman (Nti, min. 62), Simmonds, Atom, Barclay (Hayden, min. 77), Howell, Middleton, Bret (Belmont, min. 62), Ibrahim (Silsby, min. 62) y Keogh.

Real Sociedad: Folgado, Dadíe, Ayo, Calderón, Agote (Uranga, min. 63), Oleaga, Ramírez (Fernández, min. 63), Schuaib, Marchal (Telletxea, min. 86), Mariezkurrena (Cap.) (Mancisidor, min. 63) y Osazuwa (Chavez, min. 67).

Golak: 0-1, Dadie (min. 6); 1-1, Harry (min. 53); 1-2, Osazuwa (min. 56).

Epailea: Paul Howardek txartel horia erakutsi dio Oleagari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!