REAL SOCIEDAD 4-1 CADIZ CF

Garaipena berreskuratzen dute

Erregu eske egon da da, baina Realak garaipena lortu du Reale Arenan. Arratsalde honetan lau eta bat irabazi dio Cadizi, hasieratik amaierara arte nagusitutako neurketa batean. Oyarzabal eta Isaken bi golek (bakoitzak) garaipena eman diote txuri-urdinei.

Partida Reala nagusi izanez hasi da. Isak gogotsu batekin, Imanolen mutilak maiz hurbildu dira Ledesmaren areara. VAR adierazitako penalti batean, Oyarzabalek ordu erdia bete baino lehen ireki du markagailua. Ondoren, Merinoren pase luze bat Oyarzabalek berak aprobetxatu du Ledesmari behetik gainditzeko. Atsedenaldia iritsi baino lehen talde horia hamar gizonekin geratu da Maurok txartel gorria ikusi ostean.

Bigarren zatiak donostiarren nagusitasuna areagotu besterik ez du egin eta, ordu laurdenera, Isakek bere bi golak lortu ditu. Lehenik Januzajen asistentzia aprobetxatuz eta, ondoren, Ledesmaren aldaratze bat sarera bultzatuz. Cadiztarrek Jairoren bitartez lortu dute euren gola, eta txuri-urdinek aukera asko izan dituzte golak sartzen jarraitzeko, baina Merquelanzek eta Carlos Fernandezek ez dute asmatu.

Hainbeste denbora Laligan eta, batez ere, Reale Arenan lortu gabe egon ondoren, beharrezkoa zen garaipena. Europan finkatuta, garaipenak bere bidea berretsi die gipuzkoarrei. Hurrengo geltokia, Getafe. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Zubeldia (Sagnan, min.83), Monreal, Guevara, Illarra (kap) (Silva, min.63), Merino, Oyarzabal (Barrenetxea, min.83), Januzaj (Merquelanz, min.63) eta Isak (Carlos Fernandez, min.73.).

Cadiz CF: Ledesma, Iza (Alcala, min.46), Mauro, Juan Cala (Saponjic, min.59), Jairo, Jonsson (Garrido, min.17), Fali, Sanchez (kap), Perea, Negredo (Espino, min.59) eta Lozano (Sobrino, min.46).

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.26. 2-0: Oyarzabal, min.34. 3-1: Isak, min.54. Isak, min.59. 4-1: Jairo, min.65.

Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Jairo eta Sobrinori. Kanpoko Maurori txartel gorri zuzena erakutsi dio 45+3. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!