2010eko azaroaren 28an Realak 1-3 gainditu zuen Sporting de Gijon. Neurketa ez zen ondo hasi. Hirugarren minutuan Gregoryk etxekoen lehen gola lortu zuen korner bat errematatuz. Hala ere, txuri-urdinek partida berdindu zuten Xabi Prietoren golarekin eta atsedenaldira iritsi aurretik Zurutuzak gipuzkoarren bigarrena egin zuen. Bigarren zatian etxekoek berdinketa bilatu zuten, baina azken minutuan Aranburuk garaipena berretsi zuen Xabi Prietoren erdiraketa errematatuz.