Argazkia: Unai Zabaleta

Vídeo

CD TUDELANO 1-2 SANSE

Garaipena eta liderrak!

Vídeo

Sansek garaipen garrantzitsua lortu du Ciudad de Tudelan, bigarren fasea líder bezala bukatzeko. Txuri-urdinek gol eta bi irabazi diote Tudelanori Alkainen eta Lobeteren golei esker partida lehiatu batean.

Lehen zatia parekatua izan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Donostiarrak hobeto sartu dira norgehiagokara eta lehen aukeretako batean Alkainek markagailua ireki du, bigarren zutoinean Reciok ezkerretik egindako erdiraketa on bat errematatuz. Handik gutxira, Karrikaburuk aldea handitzeko aukera izan du area barruan aldaratze bat aprobetxatuta, baina atezainak saihestu egin du. Nafarrak gehiago izan dira minutuek aurrera egin ahala eta, jokaldi arriskutsu batzuen ostean, partida berdintzea lortu dute, atsedenaldia baino lehen Samanesen ezkerkada bikain batekin.

Aldageletatik igaro ostean, txuri-urdinak nagusi izan dira. Turrientesek izan du aukerarik onena, falta jaurtiketa batekin, atezainak urrundu duena kornerrera. Partida berdinketan amaitzera zihoala zirudien baina, amaierarako hamar minuturen faltan, Lobetek ezker hegaletik egindako jokaldi izugarri bati esker, Navarrori asistentzia eman eta honek gure filialaren bigarren gola sartzea lortu du.

Hiru puntu hauei eta Bilbao Athleticek SD Logroñesen aurka lortutako porrotari esker, txuri-urdinek líder bezala bukatu dute bigarren fasea. Bihar, gure aurkaria ezagutzeko zozketa, Bigarren Mailara igotzeko playoffaren lehen kanporaketan, hurrengo bi asteburuetan jokatuko dena. Gehiagoren bila. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

CD Tudelano: Otaño, Sito (Delgado, min. 78), Meseguer, Lalaguna, Luso (P. Roig, min. 78), D. Suarez (Gualda, min. 70), I. Sarriegi, Rodrigo (I. Martinez, min. 70), Yasin (Orbegozo, min. 86), Samanes y A. Sanchez.

Sanse: Ayesa, Blasco, Arambarri, Ezkurdia, Recio (Jimenez, min. 46), Turrientes (Gonzalez de Zarate, min. 63), Olasagasti, Alkain, Navarro (Garrido, min. 84), Lobete (Aranzabe, min. 84) y Karrikaburu (Aguirre, min. 88).

Golak: 0-1: Alkain, min. 11; 1-1: Samanes, min. 37; 1-2: Navarro, min. 82

Epailea: García Riesgo. Txartel horia erakutsi die etxeko Meseguer, Sito, I. Martinez eta R. Roigi eta kanpoko Lobeteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!