REAL SOCIEDAD – CD LEGANES (16:15)

Garaipena lortzea da omenaldi onena

Realak denboraldiko azken neurketa jokatuko du etxean gaur. Txuri-urdinek CD Leganes hartuko dute 16:15ean RS mito izatera pasoko diren bi jokalarien agurrean. Xabi eta Txarliry agur esateko modu onena? Garaipena lortu eta dinamika bikainean amaitu LaLigako azken norgehiagokak etxean.


Hiru puntuak eskuratzea ezinbestekoa izango da denboraldia sailkapenaren lehen erdialdean amaitzeko eta udarako atsedenera sentsazio bikainekin iristeko etorkizunari begira. Aurreko jardunaldietan gertatutako gauza positibo guztiek errubrika izan behar dute gaur. Taldeak erakutsitako pertsonalitatea gauzak ondo egiten ari diren erakusle onena da.


Zaleek galdu egin nahi izango ez duten neurketa, familia txuri-urdin osoak eskerrak emango dizkio harmarriarengatik hainbeste egin duten Xabi Prieto eta Carlos Martinezi. Omenaldia partidaren hasierarekin ekingo da eta festa batekin amaitu. Denboraldiko azkena beraientzat izango da, Xabi eta Txarlyrentzat. Goazen Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!