ARENAS CLUB DE GETXO – SANSE (IGANDEA, 17:00)

Garaipenaren bidera itzuli

Sansek Gobela bisitatuko du igande honetan Arenas Club de Getxoren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek bi porrot jasan dituzte jarraian, partida oso parekatuetan eta xehetasun txikiengatik erabaki direnak. Bizkaitarrak, bestalde, dinamika positiboagoan iristen dira azken bederatzi puntuetatik zazpi eskuratu ostean eta hiru jardunaldi daramatzate golik jaso gabe. Beren zelaian, gainera, ez dute oraindik galdu. Beraz, aukera ona mahai gainean kolpea emateko eta garaipenaren bidera itzultzeko. Espero dezagun, oraingoan, xehetasun horiek txuri-urdinen alde egitea. Aupa Sanse!

REAL C – AURRERA ONDARROA (IGANDEA, 11:30)

Gure hirugarren taldeak Aurrera Ondarroa hartuko du igande honetan Zubietan, iragan larunbatean Urgatziren aurka denboraldiko lehen garaipena lortu eta asteazken honetan Santutxuren aurka berdinketa lortu ostean. Beraz, txuri-urdinen helburua puntu hori ona egin eta beste garaipen bat lortzea izango da, sailkapeneko beheko postuak atzean uzteko. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!