Gaur, ostirala, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da, eta konfinamendu egoerak ez du galaraziko hura ospatzea. Real Sociedad Fundazioak 'Jokoz Kanpo' obra arrakastatsuaz gozatzeko gonbitea luzatzen digu gaur.
Anartz Zuazuak zuzendutako eta Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako 'Borobil Teatroa' konpainiaren emanaldi dibertigarria izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, gure webgune ofizialean eta youtubeko kanalean. Gaztelaniazko bertsioa eskainiko da.
Oinarrizko futbolaren esparruan programatua
Parodia moduan, antzezlan honek 'jokoz kanpo' uzten ditu futbolaren alderik negatiboena irudikatzen duten jarrerak. Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoan programatu du azken urteotan oinarrizko futbolaren esparruan.
Hain zuzen ere obra honetan parodiaren bidez irudikatzen diren eta, zoritxarrez, oinarrizko futbolaren munduan gertatzen den errealitate bat islatzen duten portaerei eta jarrerei buruzko gogoeta egiteko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Borobil Teatroari, bere begiruneagatik, Real Sociedad Fundazioak obra hau gaur gure kanalean programatu ahal izateko. Eskerrik asko!
Sinopsia
Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Kirol miresgarri honek dituen balioekin identifikatzeko gogoa duten mutilak entrenatzen dituzte. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin