Gaur ireki da 'Gabonak Realarekin' ekintzarako izena emateko epea

Geroz eta gutxiago falta da txikienek esperientzia ahaztezinaz disfrutatzeko Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen 'Gabonak Realarekin'. Gaur ekintza arrakastatsu honetan izen emateko epea zabaldu da, 2001. eta 2008. urteen artean jaio diren neska-mutilentzat zuzenduta dagoena. 'Gabonak Realarekin' bi txandatan ospatuko da, abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra. Lekuak mugatuak dira. Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Inskripzio epea bihar zabalduko da eta abenduaren 20an itxiko da, bi egunak barne. Apuntatzeko, Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!