Ekipazio berriari buruzko informazioa

Gaur salmentan

Vídeo

Lehen taldeko ekipazioak babesle berria den Euskaltelekin, gaurtik aurrera egongo dira salmentan Realeko bi denda ofizialetan. Hemen dituzu ekipazio berriaren salmenta xehetasun guztiak.

Salmenta dendatan

Ekipazio berria bihartik aurrera egongo da salmentan bi dendatan. Europa Leagueko kolekzioa ostegunean bertan eta LaLigarena otsailaren 7tik aurrera.

Bigarren ekipazioa

Babesle berria eramango duten kamisetak edukitzearen ezintasunaren aurrean, bigarren ekipazioa likidaziora pasako da 30 euroko prezioan Euskaltelen publizitate berria soinean txertatuta.

Online

Lehen eta bigarren ekipazioak online dendan egongo dira salmentan.

17-18 denboraldian erositako ekipazioak

Azken hilabetean aurreko babesleak jasandako egoeraren ondorioz, 17-18. denboraldiko kamiseta erosi duten zaleek Euskaltelen publizitate berria dohainik txertatu dezakete. Horretarako maiatzaren 31aren aurretik gure dendetara gerturatu beharko dira kamisetarekin. Bestalde, %20-ko beherapena izango dute hurrengo denboraldiko kamiseta erostean. Bazkideek ohiko %10-eko beherapena izango dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!