REAL VALLADOLID 0-0 REAL SOCIEDAD

Gehiago lortzeko merituak

Vídeo

Realak puntu bat lortu du Jose Zorillan Valladoliden aurka hutsean berdindu ostean. Taldeak merituak egin ditu sari handiagoa eskuratzeko, baina golaren faltak garaipena lortzea saihestu du.

Lehen zatia oso parekatua izan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Txuri-urdinek, baloia lagun zutela, jokoaren pisua eraman dute. Aukera onenak alboko erdiraketekin eta buruz egindako erremateekin iritsi dira. Willian Josek pare bat izan ditu, eta Portuk beste bat, nahiz eta aterik ikusi ez. Partidako onena etxekoek izan dute, lehen zatiaren erdian, Herviasen jaurtiketa batek langa jo baitu.

Realak saiatzen jarraitu du aldageletatik igaro ostean, gero eta arrisku handiagoa du. Willian Josek izan du partidako argiena area barrutik egindako erremate batekin. Hurrengo jokaldian, korner baten irteeran, etxekoek zailtasunez uxatu dute arriskua, txuri-urdinen iritsiera berri batean. Guardiolak izan du Valladoliden aukerarik argiena bigarren zatian, baina Remirok gola saihestu du. Azkenekoa, hamar minutu falta zirela, Oyarzabalen jaurtiketa batekin. Aukera asko, baina asmatu gabe.

Maila onari eusteko balio duen berdinketa, jardunaldi bat gehiago, laugarren postuan. Datorren astean, etxera bueltan, FC Bartzelona hartuko dugu. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Valladolid: Masip, Javi Moyano (kap.), K. Olivas, M. Salisu, Nacho (Pedro Porro, min. 66), Hervías (Oscar Plano, min. 71), Michel, Fede S., Toni Villa, Sandro (A. Tuhami, min. 82), Sergi Guardiola.

Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel, Le Normand, Llorente R., Monreal, Guevara, Merino, Portu (Barrenetxea, min. 91), Odegaard, Oyarzabal (kap.), Willian José (Isak, min. 69).

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia erakutsi die Le Normand, Oyarzabal, Isak eta Llorente Ri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!