CA OSASUNA 1-1 REAL SOCIEDAD

Gehiago lortzeko merituak

Vídeo

Realak puntu bat lortu du Sadarren CA Osasunaren aurka bana berdinduta. Taldeak, laster markagailuan behetik jarri arren, sari handiago lortzeko merituak egin ditu, baina asmatu ez izanak garaipena lortzea saihsetu du.

Partida hasieratik zaildu da. Budimirrek, Aresok area barruan jarri duen baloi baten ondoren, hura kontrolatu eta Moi Gomezi uztea lortu du, honek, Remiroren aurrean, lehenengoa sartzea lor zezan partida hasi eta berehala. Kolpea. Sadiqek gertu izan du berdinketa handik gutxira Catenak atzera pasea eman ostean, baina Herrerak buruz burukoan urrundu du errematea; aldaratzea ere ezin izan du aprobetxatu Barrenek, David Garciak baloia kornerrera desbideratu ondoren. Jokalari donostiarrak, gainera, eskuin orkatila minduta zuela alde egin behar izan du... Dena alderantziz. Txuri-urdinek ez dute amore eman eta gero eta arrisku handiagoarekin iritsi dira. Aurrelari nigeriarrak oso gertu izan du berriro gola korner baten irteeran bigarren zutoinean errematatu ostean, baina desbideratuta joan da gutxigatik. Ezkerkada estu batekin, Takek ere berea izan du ezkerreaz, baina jaurtiketak sarearen albotik alde egin du. Atsedenaldiaren aurretik eta markagailuak mugiezina zirudienean, Sadiqen beste arrapalada batek duela astebeteko gola ekarri digu gogora eta oraingoan eskuinkada gurutzatu batekin amaitu du jokaldia neurketa berdintzeko. A ze nolako gola, berriz ere. Lehen zatiko azkena Braisek izan du, apur bat desbideratuta joan den ezkerkada batekin.

Aldageletatik igaro ondoren, txuri-urdinen nagusitasuna mantendu egin da. Lehenengoa, ori bai, gorritxoek izan dute Moi Gomezen erremate gurutzatu batekin, zutoin ondotik kanpora joan dena. Aukerak ez dira lehen berrogeita bost minutuetan bezain maiz iritsi, baina argiena, zalantzarik gabe, donostiarrek izan dute. Lehenengo, Takeren ezkerkada batekin area aurrealdetik, Herrerak aldentzea lortu duena, eta, jarraian, Merinoren aldaratzearekin buruz, atezain osasunistak marra gainetik atera duena. Lastima. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute azken minuturaino, baina asmatu gabe. Azkenean puntu banaketa taldea etengabe iritsi den arren, ez baitu inoiz amore eman. Asteazken honetan, hitzordua CE Andratxen aurka. We are Real!

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: S. Herrera, Areso, Catena, David Garcia (kap.), Juan Cruz (Nacho Vidal, min. 75), Torro, Aimar (Chimy Avila, min. 75), Moi Gomez, Ruben Garcia (Moncayola, min. 64), J. Mojica (Herrando, min. 54) eta Budimir (Raul, min. 75).

Real Sociedad: A. Remiro, H. Traore, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min. 74), Zubimendi, Merino (kap.), Brais Mendez, Barrene [Zakharyan, min. 16 (André Silva, min. 88)], Take eta Sadiq (Oyarzabal, min. 74).

Golak: 1-0: Moi Gomez, min. 2; 1-1: Sadiq, min. 41

Epailea: Pulido Santana. Txartel horia erakutsi die etxeko Catena, Budimir eta Rauli eta kanpoko Tierney, Take eta Le Normandi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!